| Jatorrizko izenburua | Cirkus Columbia |
|---|---|
| Urtea | 2010 |
| Zuzendariak | Danis Tanovic |
| Gidoia | Danis Tanovic, Ivica Dikic |
| Ekoizpena | Cedomir Kolar, Amra Baksic, Marc Bachet, Mirsad Purivatra, Cat Villiers, Dunja Klemenc, Gerhard Meixner, Roman Paul, Marion Hänsel, Miroslav Mogorovi / 2006, A.S.A.P. Films, Autonomous, Studio Maj, Razor Film, Man's Films Production, Art & Popcorn |
| Musika | Max Richter, Stéphane Moucha |
| Muntaketa | Petar Markovic |
| Aktoreak | Miki Manojlovic, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin, Milan Strlji |
| Argazkia | Walther Van den Ende |
| Herrialdea | Frantzia, Bosnia-Herzegovina, Erresuma Batua, Alemania, Eslovenia, Belgika |
| Jatorrizko hizkuntza | Bosniera |
Iraupena
| 113 min |
| Sinopsia | Bosnia-Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic hazi izan zen herrira itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera. 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, bere luxuzko Mercedes autoan agertu da Divko, neska-lagun Azra gaztearekin, Bonny zorioneko katu beltzarekin eta poltsikoak marko alemanez beteta dituela. Divko bere emazte Lucijarengandik bananduta dago, eta hark etxea uztarazteko erabiliko ditu duen dirua eta harremanak, baina ahalegin guztiak ere egingo ditu bere seme Martinekin berriro elkartzeko. Herriko jende gehienak itxuraz ez ditu istilu politikoen zurrumurruak aintzat hartzen: Kroaziak independentzia lortu du, jugoslaviar guztiak jarreraren bat hartu beharrean daude eta serbiarrak hasiak dira Dubrovnik bonbardatzen. Gerra baten sorrera, Danis Tanovicek, No Man’s Land (2001), L’enfer (2005) eta Triage (2009) filmen zuzendariak kontatuta. |